Irailak 14 Estrasburgo-Paris-Hendaia-Erandio
HOR ZEHAR IBILI GARA... TXAPELA BURUAN,IBILI MUNDUAN
HOR ZEHAR IBILI GARA... TXAPELA BURUAN,IBILI MUNDUAN
.../...
zorionak zuri...joyeux anniversaire...happy birthday to you...feliz feliz cumpleaños...glücklicher Geburtstag
Europako Kontseilua. Honek ez dauka Europear Batasunarekin loturarik. Antzinakoagoa da. Europa kontinenteko Estatu demokratikoekin du lotura, ez besterik.
Benetan...orain arteko erakunde guztiak ulertzea...nekeza! Eta barneratzea...zaila. Eskerrak garela garena !
Bisitaldi instituzionalak bete ondoren hiria bera bisitatu dugu. Azaltzeko modurik ez dago. Bertara joan behar da. Hau edertasuna !!!
Hiri honek zenbat txoko txiki liluragarri dituen !!!
Hiri honek zenbat historia duen !!!
Hiri honetan zer nolako ikuspuntu artistiko-sinboliko-politiko-kultural-sentimental-... dagoen !!!
Erandiotik bertara joan gara eta xehetasun guzti hoiek ikusi/ikutu ditugu...

Inon adituak izan bagara Luxemburgon izan da. Europak gure Kontzertu Ekonomikoari buruzko epaia, Luxemburgon Epaitegi Gorena bisitatzen genbiltzan egun berean eman zuten argitara. Eta euskaldun talde bakarra geu ginen. Azalpen guztiak, beraz, guretzat eta guri begira.
Zerbait garrantzi handikoa, itxura guztien arabera. Eurobask taldea (Erandio, Donostia, Gasteiz, Bilbo)bertan egon zen, toki egokian une egokian.
.../...
Eusko Jaurlaritzaren egoitzan hartu gaituzte, etxekoak legez -jakina!- eta Euskadik Europarekiko duen lotura instituzionala, bere garrantzia eta hainbat asunto tratatu ta gero, Erandiotik sortutako lanari buruz mintzatu ginen, hala nola gasteiztarrek, donostiarrek eta bilbotarrek ekarritakoaz. Europatik asko eskertu dute gure lana, hau da, Europako erlijioak, hizkuntzak eta inmigrazioari buruzkoa.
Batez ere interesaturik zeuden inmigrazioaz ekar genezakeen aire freskoaz, hau ez baitago inon ere idatzia.
Ondoren afari dotore batetara gonbitatu gintuzten. Merci beaucoup!
"Comité de las Regiones"... a, ze nahastea!!!!
Eskualdeetakoa, Udaletakoa, erkidego Autonomoetakoa...
Erakunde batzuk erabakigarriak, besteak kontsultiboak... ai ene!
Europako "Komisioa": zer ote zen hau? Zein garrantzia? Bagabiltza pixkanaka ulertzen (eta gehiago nahasten, aldi berean). Baina gauzak argitzen hasi zaizkigu. Konplikatu samarra izan arren, gaurko hau azaldu digun emakumeak...a, zelako esplikazioak eman dizkigun !!!! Komunikatzaile izugarria. Txalo bero bat !
Bruselako erakundeak bisitatu ditugu. Barne barnetik begiratuta hasi gara, dagoenekoz, ulertzen Europaren garrantzia, bere alde onak, akatsak, ezinak eta lorpenak. Azalpen luzeak bezain interesgarriak (guk egindako lana bezalakoa: luze eta interes handikoa).
BRUSELA HIRIA SORPRESA HANDIA IZAN DA. USTE GENUEN HIRI GRISA GUZTIZ EGUZKITSU BIHURTU ZAIGU. KALEKO MUGIMENDU ETA "BIZIA" IKARAGARRI HANDIA, HISTORIA ETA ARTEA BAZTER GUZTIETATIK BARREIATURIK... :ERANDIOZTARRAK POZIK DABILTZA HAN HEMENDIK. (Dendak eta markak "ETXEKOAK" bezalakoak ere baditugu, ufff!!! hau poza!!!)

Paris de la France, o la, la...très jolie, merveilleuse... zoragarria... autobusean bisita turistikoa, azalpen guztiekin...
geldialdia Les Invalides inguruan... bazkalordua Tour Eiffel-en... eta arratsaldean, TGV (Abiadura Handiko Trenean) Bruselara.
Lehenengo egunean, trenean luze bidaiatu ta gero, Parisera heldu gara, geltokitik atera, busean nahaste batzuk, nondik-nora joan behar ote ginen, a droit, a gauche, .... azkenean aurkitu genuen geure hotela, eta segituan ... kalera: NOTRE DAME, QUARTIER LATIN...
Agur, Erandio, Au revoir, Erandio.
Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko duguEuropa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko duguEuropa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko duguEuropa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko duguEuropa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko duguEuropa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko duguEuropa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko duguEuropa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko duguEuropa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko duguEuropa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko duguEuropa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko duguEuropa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu Europa koloreztatuko dugu